NOR GARA

 

TARTE KOOP. ELK. 

1983. urtean sortu zen Sozietate Mugatu bezala. 30 urte luzeko ibilbide honetan, berokuntza eta klimatizazioan erreferentziazko enpresa izatea lortu du; horretarako materialik, produkturik eta markarik onenekin lan egin du instalakuntzen fidagarritasuna eta aurrezki energetikoa ziurtatzeko, honekin batera, aurrezki ekonomikoa bermatuz.

Urte hauetan, enpresak gora egin du bai langileen kopuruan zein fundatzaileen adinean, hori dela medio, zuzendaritzaren gogoeta sakon baten ondorioz erabaki da, langileak izango zirela egokienak enpresaren zuzendaritza aurrera eramateko, gauzak honela, ordura arte TARTE S.L. zena TARTE KOOP. ELK. bihurtu da.

 

 

GURE BALOREAK

Kalitatea, bikaintasuna, sormena eta bezeroaren beharretara erabat zuzendutako zerbitzua dira gure etorkizunerako  apustua. Gure esperientziak bezeroen beharrei erantzungo dien berokuntza eta klimatizazio lanen proiekzio, instalakuntza eta mantenua ahalbideratzen dizkigu. Tradizio eta modernotasunaren, zein  inbertsio eta aurrezkiaren arteko oreka perfektua bilatzen dugu etengabe, horretarako materialik eta diseinurik onenak erabiliz proiektu bakoitzean.